Txuntxuneroek emango diote hasiera Itsas Mendik antolatutako XXIV. Musika Jardunaldiari
Itsas Mendi Musika Taldeak antolatuta XXIV. Musika Jardunaldia abiatuko da hilaren 18an Pasai Donibanen. Hiru kontzertu koral, eta bi instrumental antolatu dituzte aurtengo egitarauan. Hasiera, berriz, Mugarik Gabeko txuntxuneroekin ospatuko dute aurten, kalejiran. Hona hemen egitaraua:
[box]
Hilak 18, igandea:
Mugarik gabeko txuntxuneroak. Kalejira Pasai Donibanen barrena.
Hilak 24, larunbata:
Lezoko Musika Eskolako Banda, San Joan bataiatzailearen Parrokian.
Ekainak 6, ostirala:
Itsasoa abesbatza (Miarritze), San Joan bataiatzailearen Parrokian.
Ekainak 7, larunbata:
Luberri abesbatza (Donostia), San Joan bataiatzailearen Parrokian.
Ekainak 14, larunbata:
Orereta Gazte Abesbatza, San Joan Bataiatzailearen Parrokia.
Ekainak 15, igandea:
Errenteriako Musika Banda, eguerdiko 13:00etan, herriko Plazan.
Oharra: Parrokiako kontzertuak 20:15ean dira eta sarrerak doan.
[/box]