Gipuzkoako Foru Aldundia
Partaidetzazko aurrekontuak programaren zati bat Oarsoaldean ari da garatzen, Pasaiko Udalaren laguntzarekin. Pasaian hiru batzar egingo dira. Lehenbizikoa Pasai Antxon egin zen lehengo astelehenean; bigarrena astelehenean da, Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean, 19:30ean, eta hirugarrena eta azkena, maiatzaren 19an izango da, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Egitasmoaren helburua da, Oarsoaldean 500.000 euro zertan inbertitu zehaztea, gerora proiektu hori gauzatzeko.
Pasaiako Udalak herritarrak gonbidatu ditu egitasmo honetan parte hartzera. Batzar irekiez gain, ekarpenak uzteko hainbat postontzi jarriko ditu udalak herrian. Bestetik,
web orriaren bitartez ere pasaitarrek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte. Atari horretan egitasmoaren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke.