Ekitaldi politikoa burutuko dute Ezker Anitza-EBk eta Front de Gauchek
Ezker Anitza-EBk eta Front de Gauchek Europako hauteskundeei begirako ekitaldi politikoa burutuko dute bihar, Amaia KZn (19:00). Iñigo Martinez Ezker Anitza-EBren Europako hautagaiak eta Marie Pierre Vieu Front de Gauchekoak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak. “Europako politika neoliberalaren aurkako ezkerreko alternatiba” izan nahi dute bi talde politikoek.