Herri Urretsera irteera, larunbatetik
Herri Urratsera joateko bi eguneko irteera antolatu du Itaia kolektiboak, Pasai Donibanen. Bihar abiatuko dira Donibanetik, 12:30ean, Meipitik. Helduak oinez joango dira, Hondarribira lehenbizi eta handik Donibane Lohizunera eta Azkainera. Hango kanpinean egingo dute gaua. Haurrak autoetan eramango dituzte Azkaineko kanpinera, baita guztien motxilak ere. Igandean, heldu nahiz haur, denek elkarrekin egingo dute Senpere lakuraino arteko ibilbidea, bi ordutan. Irteeraren prezioa 20 eurokoa da helduentzat, eta 5 eurokoa haurrentzat. Izena emateko zerrendak Itziar tabernan jarri dituzte, baita antolatzaileen lokalean ere.