Martxoaren 15ean zabaldu zuten Intxixu Trail mendi lasterketan
izena emateko aukera, eta jada ari dira apurka lasterkariak izena ematen, eta beste hainbat gauza lotzen. Tartean, babesleak lortzen ari dira, eta horien artean nagusiena Uriña harategia izango da. Baina badaude beste hainbat gauza Aiako Harria parke naturaletik 15 kilometro egingo dituen mendi lasterketan. Tartean, boluntarioen beharra.
Ekainaren 15ean, Intxixu Trail lasterketaren egunean hain zuzen ere, boluntarioak beharko dituzte anoa postuetarako, ibilbiderako, dortsal banaketarako… Hori dela eta, herriko hainbat lekutan zerrendak jarri dituzte, laguntzeko prest daudenek izena eman dezaten. Zerrenda horietaz gain, probaren helbide elektronikora idatzita ere eman deiteke izena, hala nahi izanez gero. Honakoak dira boluntario bezala izena emateko tokiak: