Lander Ugartemendiak Boli Kostan bizitakoa azalduko du gaur
Boli Kostan bizitako esperientziaren berri emango du Lander Ugartemendia gazteak gaur arratsaldean, San Migueleko Caser zaharren egoitzan (17:00). Senufo etniako lagunekin denboraldi bat eman zuen Ugartemendiak bertan, eta esperientzia hori azalduko du gaurko solasaldian. Senufo etnia, Malitik Burkina Fasora eta Boli Kostako zati batean banatutako etnia da, eta erabiltzen duten hizkuntza da beren berezitasunik nabarmenena.