
Adaxka taldeak dantzaldia emango du Mendelun
Mendelu auzoak 2014ko jaiak egingo ditu asteburu honetan eta horretarako, egitarau oparoa antolatu du auzo elkarteak, bihar eta etzirako.
Bihar
- 11:30 Bidasoa Txarangako erraldoiak auzoan barrena.
- 12:00 Jaiei hasiera emateko suziriak, aurreskua eta euskal dantzak.
- 12:00-14:00 Gaztelu puzgarriak eta paintballa.
- 12:30 Bidasoa Txarangako erraldoien balsa.
- 12:30-14:00 Bizkotxo txapelketa (soilik bilketa).
- 13:30 Aparraren jaia.
- 16:00-19:00 Gaztelu puzgarriak eta paintballa.
- 16:00-17:30 Truk txapelketa.
- 16:00-20:00 Familientzako ludoteka Hal taldearekin.
- 16:00-20:00 Falkoneria euskal faunarekin.
- 17:00 Patata tortila lehiaketa.
- 18:00 Gosari osasungarria.
- 20:00 Sabel dantza.
- 20:30 Truk, patata tortila eta bizkotxo txapelketen sari banaketa.
- 21:15 Deabru sua.
- 22:00 Musika.
Etzi
- 11:00-13:30 Paseoa poney gainean.
- 11:00-14:00 Gaztelu puzgarriak eta paintballa.
- 11:30 Meza San Migel Garikoitz elizan Ametsa abesbatzarekin.
- 11:30 Aldibereko xake partidak.
- 11:30 Helduentzako toka txapelketa.
- 12:00 Txikientzako igel txapelketa.
- 12:30 Salda adinekoentzat, Txanpan.
- 13:00 Paella egitea.
- 13:30 Toka eta igel txapelketen sari banaketa.
- 14:00 Herri bazkaria: paella (txartelak aldez aurretik salgai).
- 16:00-19:00 Gaztelu puzgarriak eta paintballa.
- 16:00-19:00 Paseoa poney gainean.
- 16:00-18:00 Karaokea.
- 16:00-18:00 Globoflexia.
- 16:30-18:00 Haur jolasak.
- 18:00 Askaria.
- 18:15 Antzerkia.
- 19:15 Txartel zozketa.
- 19:30 Pizzak.
- 20:00 Urezko zezena.