Kopako finala jokatzeko bidean, garaipena edo berdinketa
Partida garrantzitsua du Donibane Majestik-ek larunbatean. Amenabar B-ZKE taldearen kontra jokatu du, Donibaneko kiroldegian, 18:30etik aurrera. Partida irabazi edo eta berdinduko balu kopako finala jokatzeko sailkatuko lirateke arrosek. Hori dela eta, taldearen zuzendaritzak zaleei zuzendu nahi izan da, zelaira hurbildu eta jokalariak anima ditzaten.