23.000 euro banatu dituzte dagoeneko energia eta irisgarritasunean laguntzeko
2014. urte hasieratik apirila bukatu arte 23.592,28 euroko diru laguntzak eman ditu Irungo Udal Gobernuak energia eraginkortasuna etxebizitzetan eta komertzioetan bermatzeko, zein etxebizitzetako portaleetako hesi arkitektonikoak konpontzeko. 52 eskaera jaso ditu udalak epe horretan eta horietatik 39 onartu direla adierazi du; gainontzekoak ebazpenaren zain daude.
“Dutxak, galdarak, leihoak edo igogailuak instalatzeko eskariak” izan direla gehienak esan du tokiko gobernuak. Denera, 340.000 euroko aurrekontua prestatu du udalak 2014rako zeregin honetan laguntzeko.
Eskaera epea azaroaren 29an itxiko dute.