Lapurriturriko Informazio Gunean egitekoa zen bigarren jardunaldia, ekainaren 7ra atzeratu behar izan dutela jakinarazi dute Irungo Udaleko Ingurumen departamentutik. Iragan larunbatean finkatuta zegoen hitzordua, nahiz eta zehaztu gabeko arrazoiengatik bertan behera gelditu zen. Hala, anfibioak behatu nahi dituzten lagunek gaurtik ekainaren 5era arte eman ahal izango dute izena, 010 telefono zenbakian edota udalaren
weborrian.