Luis Marianoren omenezko ibilaldi musikala egingo dute bihar
Luis Marianorekin mendeurrenarekin bat egin dute bihar Irungo merkatariek eta aitzakia baliatuta, ibilbide musikala burutuko dute herrian zehar eta merkataritza gune nagusietan. Behobiatik atera eta San Migel, Suan Juan-Fermin Calbeton, Pio XII eta Zabaltza plaza-Luis Marianon burutuko dituzte emanaldiak.
Horiek horrela, lehen emanaldia Behobian izango da Planta Baja taldearen eskutik, 15:30ean. San Migelen izango da hurrengo hitzordua Dj Diego Diezekin, 17:00etan. Planta Baja ariko da berriz ere Oiasso museoaren kanpoaldean, 18:00etan. Dj Diego Diezek hartuko du lekukoa berriz ere Serapio Mujikan 19:00etan. Bukatzeko Remember taldeak kontzertua emango du 20:00etan Luis Marianon. Ibilbidean laguntzeko txaranga bat ere izango da.