Kantu jira egingo dute igande arratsaldean San Pedro kalean
Herritar talde batek kantu jira antolatu du igande arratsalderako, ekainaren 1erako, Hondarribian. Emeki elkartearen egoitza paretik abiatuko dira 19:00etan eta San Pedro kaletik gora eta behera ibiliko dira euskal kanta herrikoiak abesten, musikarien laguntzarekin. Parte hartu nahi duenari kuadrozko painueloa urdina lepoan janztea eskatu diote.