Lehertu da sagardoaren festa Oiartzunen
Goiz goizetik izan da giroa gaur Oiartzunen, Udaberri Jaiaren harira. Gazteen olinpiadek girotu dute goiza, eta horiek ikusi bitartean, izan da zer dastatu. Herriko sagardogileen zukuez gain, txorizo eta tortilla pintxoak, eta baita sagar tartak ere.
Bien bitartean inor gutxik uko egin dio Kontsejupean festarako propio atondu dute sagardotegi ikusgarrian bisita egiteari. Baina festa arratsaldez lehertu da, orain dela 25 urte festa antolatzeari ekin ziotenek lehen txotx-a egitearekin batera. Izan ere, gaur 25 urte bete ditu Giriziak antolatzen duen Sagardo Jaiak.