Bihar, ekainak 1, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoko ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua emango dute udaletxeko arkupeetan, Kontzejupean. Urrian hasi zuten ikasturtea, eta bertako ikasleei sasoian zehar ikasitakoa publiko egiteko garaia iritsi zaie, festa giroan. 12:30ean hasiko dira saioak.
Txalaparta, txistu, alboka biolina, dultzaina, xirularru mota ezberdinak, danborra eta herri perkusio hotsak entzungo ditu ikusleak bihar. Hortaz, ia denetik.