Pasaia KEren festan, harro sasoian egindakoaz
Pasaia Kirol Elkarteak futbol sasoian zehar izan dituen arrakastak herritarrekin konpartitu nahi izan ditu. Horregatik festa egin dute goizean zehar Gure Zumardian. Bertan kirol taldeko kideen arteko partidak, sagardo dastaketa, eta pintxoen banaketa izan da. Erraldoi eta buruhandiak ere bertan izan dira. Baina beharbada unerik gozoena kantu jirako kideek taldearen ereserkia abestu dutenekoa izan da: euskarazko letrarekin lehenengoz abestu dute, estreinaldia izan da. Letraren egilea Koldo Izagirre idazlea izan da, eta musika atala Mikel Matek hobetu du. Ondorengo bideoa une horrena da.
http://youtu.be/PMJ2lrx_JnM

Bazuten zer ospatu antxotarrek. Gizonen talde nagusiak berriz ere Hirugarren Mailan mantentzea lortu du; gizonen bigarren taldeak Lehen Erregionaletik Preferenterako jauzia egin du, eta Gazte Mailakoak Ohorezko Mailara igo dira. Hori gutxi balitz, kadeteen lana goraipatzeko izan da, eta historian lehenengo emakumeen talde bat lehian izan du talde zuri-gorriak, kadeteena.