Hilaren 18an, asteazkena, 19:30ean eta Girizia elkartean, herri batzarra deitu du Sortuk, aurreko asteko polizia operazioaren gaineko “balorazioa nahiz hausnarketa egiteko, eta aurrea begira zer egin erabakitzeko”. Horrez gain, herritarrei gogorarazi diete hainbat ekintza eta mobilizazio daudela hurrengo egunetan. Honakoak dira:
- Gaur (ostirala), 20:00etan, preso eta iheslarian aldeko kartelada Ergoien auzoan (festen barruan).
- Bihar (larunbata), Giza Eskubidea-Bakea-Konponbidea manifestazioa Baionan. Zerrendak betiko tokietan daude.
- Etzi (igandea), Intxixu Trail mendi lasterketa, 10:30ean hasita Ergoiendik.
- Astelehena (hilak 16), 18:00etan, udaletxean, diagnosi prozesuaren saio berria. Gaia: Herri antolaketa, etxebizitza eta mugikortasuna.
- Asteartea (hilak 17), 20:00etan, udaletxean, Azmarrinen ekonomia zikloaren barruko azken saioa, herri proiektuez hitz egiteko.