Euriak ez zuen zapuztu Itsas Mendiren ibilaldi neurtua
Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende askok parte hartu zuen atzo Itsas Mendik Jaizkibel barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Guztira 122 lagunek eman zuten izena; ibilaldi luzean 34 bikotek eta 27 bikotek laburragoan
Ibilaldi luzean:
1. Santi Garbizu eta Joseba Campano.
2. Iosu Aranburu eta Iosune Aranburu.
Ibilaldi laburrean:
1. Haritz Gametxo eta Nora Gametxo.
2. Lilian eta Oihane Urlezaga.
Jende ugari egon zen plazan sari banaketetan eta oso giro ona bai barrikotean eta bai arratsaldeko joku desberdinetan. Tokan 76 pertsona parte hartu zuten
