Landetxa-Kateako kantinera Kale Nagusia jaisten
Arratsaldeko lehen orduan igaro da lehen aldiz Alarde Parekidea goranzko norabidean Kale Nagusiaren erdialdera arte. Txistuak ozen entzun dira, baita kontra egin nahi zieten beste alardeko kideen musika ere. Hala ere, txaloak nagusitu dira gizonek eta emakumeek osatutako desfilean.
Handik gutxira Kale Nagusia beherantz egin dute Alarde Parekideko kideek. Ertzaintzak eremua hartu duen arren, txistuak entzun ahal izan dira. Hala eta guztiz ere, istilurik gabe jaitsi ahal izan dute Kale Nagusia eta herritarren txaloak ozen entzun dira.
Goizeko eta arratsaldeko argazki bildumak
bertan ikus daitezke, eta sanmartzialetako gainontzeko egunetakoak
Irudiak atalean.