Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan. Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin.
Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan.
Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin. Hitzaldia ingelesez emango da, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskara eta gaztelerara. Bertaratzen direnek idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute, hitzaldia bukatutakoan zabalduko duten galderetarako txandan.
Mark Kurlansky hainbat hizkuntzatara itzuli duten
The Basque History of the World (1999) liburuaren egilea da. Euskal itsas kulturaren hedatzaile ospetsu da Kurlansky, eta Ondartxora egingo duen bisitan arrantza tradizioaren ikuspegiaz hitz egingo die bertaratzen direnei. Kurlanskyren hitzaldia
San Juan baleontziaren eraikuntza aberastu eta testuingurua emateko antolatuko diren kultur jardueretan lehena izango da.
San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko lanak, lehengo asteazkenean abiatu zituzten ofizialki. Itsasontziaren gila jartzeko ekitaldira kultura eta politika munduko ordezkari asko batu ziren. Eguneko argazki bilduma ikus daiteke
irudien atalean.
Iolaren uretaratzea
Gaur arratsean, 19:30ean, Bantryko Yolaren uretaratzea izango da Ondartxon. Albaolan egindako XVII mendeko ontziaren erreplika, uztailean Bretainian egingo den Internacional Atlantic Challenge topaketan Euskal Herria ordezkatuko du.