Aitor Baldak hartuko du berriz ere San Pedroren gidaritza
Balda etxeko arraunlaria ez ezik, 2006tik 2009ra izan zen San Pedroko entrenatzaile.
Gauzak ez dira joan nahi bezain ongi San Pedrorentzat, eta zuzendaritzak aldaketei ekin die. Atzo jakin zen Hegoi Intxauspe entrenatzaile postutik kendu dutela, eta gaur jakin da Aitor Baldak hartuko duela moreen gidaritza. Balda etxeko arraunlaria da, oso ondo ezagutzen du kluba eta lau urtez egon zen aurretik taldea entrenatzen.