Europa eta AEBen arteko komertzio libreko itunaren gaineko hitzaldia emango dute hilaren 8an
Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.
Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, herritarren eta transnazionalen arteko borroka dago, “eta akordio horrek pribatizazio, murrizketa, baliabide naturalen ustiatzea, osasunaren okertzea eta demokraziaren gutxitzea suposatuko du”. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.