Udalak eskaera eredua bidali die interesdunei, baina norbaitek beharko balu Pasaiako udalaren webgunean eskaria eredua eskuragarri jarri dute.
Pasaiako gazte talde eta elkarteei 2014ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidaltzen die udalak. Eskaerak, “behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita”, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztu behar dira hilabete honetan zehar, . epea urriaren 31ra izango delako zabalik.
Aurkezten dituzten aurrekontuak justifikatzeko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzte gazte taldeek.
Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, gazteria eta kirol departamentuarekin harremanetan jartzeko askatu dute udaleko arduradunek, 943 004 330 telefono zenbakira deituz.
Udalaren web orriaren bitartez ere eskura daiteke.