Egiten ari diren prozesu parte-hartzailean, eredugarritzat jotzen dituzten beste esperientzia batzuk aztertuko dituzte.
Pasaia Antxon abiatu berri duten Luzuriaga herri-ola prozesu parte-hartzailearen barruan, larunbatean lehen batzar irekia egingo dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, larunbateko batzarrean
Gernikako Astraren esperientziaz jardungo dute, besteak beste. Astrako eraikina, Luzuriagakoa bezala, industri ondarearen pieza garrantzitsua da, eta gernikarrek, hura konpontzea lortu eta herriarentzat bereganatzea lortu dute, hainbat prozesu parte-hartzaileen bidez. Batzarra, 15:30ean da, kultur etxean.