Umorezko antzerkiaren plaza bihurtuko da Pasaia
Bost antzezlan ikusi ahalko dira, bi asteburuetan.
Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan klasikoa den konpainia batek zabalduko du aurtengo programazioa, hilaren 9an. Vaiven Producciones antzerki konpainiak Cirano aurkeztuko du, goizean San Pedroko udal aretoan eskolako haurrentzat. Hurrengo egunean, ostirala, 20:30ean Antxoko kultur etxean aurkeztuko dute antzezlan bera, publiko orokorrari zabalik.
Trintxerpera lekualdatuko dira hurrengo egunean jardunaldiak, musikal baten eskutik. Marta de Castro eta Esther Gimenok Chochos el musical antzezlana aurkeztuko dute. 22:30ean izango da, Trintxerpeko larunbateko emanaldia.
Igandean, berriz, San Pedron izango da antzezlana. Salto aurkeztuko dute Metrokoadroko&Jabi Pedradas konpainiak, 20:00etan, udal aretoan.
Lan egunetako atsedenaren ondotik, Bada Teatro konpainiaren Traganarru antzezlanarekin hasiko dira berriro umorezko antzerki jardunaldiak, hilaren 17an, ostirala. San Pedron izango da emanaldia, 20:30ean, udal aretoan.
Hilaren 18an, Producciones equivocadas konpainiaren Ajas antzezlana taularatuko dute Antxoko kultur etxean, 22:30ean, eta lan bera San Pedron ikusi ahal izango da, 20:00etan udal aretoan.