XXXI. ekitaldia beteko du aurten Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketak. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta erreferentea da batez ere gazteen literatur lehiaketen artean. Urriaren 31ra arte irekita dago epea lanak aurkezteko, bi modalitateetan: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria.
Modalitate bakoitzean bi maila egongo dira, 18 urte baino gutxiago dituztenena, eta hortik gorakoena. Sariak honakoak dira.
Helduen mailan
- Lehen saria: 800 euro eta oroigarria.
- Bigarren saria 400 euro eta oroigarria.
- Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria.
Gazteen mailan
- Lehen saria: 400 euro eta oroigarria.
- Bigarren saria 250 euro eta oroigarria.
- Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria.
Literatur sariak. Oinarriak