II. Irrigintza Jaian, Albaola irriez gainezka
Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako irrizaleek urteko jaia egin dute San Pedroko Albaolaren Itsas Kultur Faktorian.
Atzo egin zuten Albaolaren Itsas Kultur Faktorian II. Irrigintza jaialdia. Oarsoirriak iniziatiba lantzen ari diren Oarsoaldeko lau herrietako kideak izan ziren bertan, urte osoan zehar landutakoa azaltzeko. Bete-bete egin zen Albaola, 400 bat partaiderekin.
Hainbat gonbidatu izan ziren festan. Horien artean, Lezoko Zabarre eta bere laguna, eta Pasaiako Txo eta Mik Mak. Donibaneko batelarien txupinazoaren ondotik, txarangaren laguntzarekin joan ziren familia guztiak San Pedroko ontziralekutik Oiloirrirekin joan ziren Ondartxo aldera, bertan festarekin jarraitzeko. Goizean zehar hainbat ekimen egin zituzten, tartean Albaolara bisita gidatuak.
Norberak ekarritakoarekin bazkaria egin ondoren, Oarsoirriak-en barruan zer egiten ari diren azaldu zuten Pasaiako, Lezoko, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo gazteek.
Horiek eginda, dantzarako tartea hartu zuten festan izan zirenek.