"Jai arrotzei" aurre egingo diete larunbatean Oiartzunen
Ernaik eta Ikasle Abertzaleak-ek antolatua, “jai arrotzei”aurre egiteko hainbat ekintza egingo dituzte hurrengo larunbatean Oiartzunen. Abenduaren 6a da larunbata, Espainiako Konstituzioaren Eguna.
10:00etan plazan biltzeko deia egin dute bi gazte erakundeek, ondoren egunaren gaineko argibideak emateko, eta horren ondotik mural margoketa bat egiteko. Jai arrotzei intsumisioa, gazteok independentzia leloaren bat egiteko eta larunbatean ekitaldietara agertzeko eskatu diete oiartzuarrei.