Adin tartearen araberako lau lasterketa egingo dituzte, 17:00etan hasita. Mosaikoa eta txokolate jatea ere egingo dituzte.
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta, ostiralean Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa parte hartzailea egingo dute Oiartzunen, gaztetxoentzat. Euskal Herriko beste toki askotan antzera, Oiartzunen ere izango dute aukera gaztetxoek, lehia helbururik ez duen lasterketan euskararen aldeko aldarria egiteko, “euskaraz bizitzeko nahia harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da.
Doneztebe plazan hasiko da lasterketa, lau ataletan banatuta (dortsalak haurrek ikastetxeetan egingo dituzte):
- 17:00etan, HH 1,2 eta 3 mailakoek parte hartuko dute.
- 17:15ean, LH 1,2 eta 3 mailakoek.
- 17:30ean, LH 4,5 eta 6 mailakoek.
- 17:45ean, DBH 1,2,3 eta 4 mailakoek.
0-8 adin tarteko haurrekin gurasoek joan ahalko dute. Eta
Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetarik ez dutenei eskatu diete ea posible duten elastiko beltz batekin parte hartzea. Bestela, kamisetak erosteko aukera ere badago, 10 euroan.
Baina arratsaldea ez da soilik lasterketara mugatuko. Beste hiru zita garrantzizko daude. Honakoak:
- 17:00etan, haur jolasak egingo dituzte Kontzejupean.
- 18:15ean (lasterketa eta gero), Argitu euskara zure izpiarekin leloarekin mosaikoa egingo dute.
- 18:45ean, txokolatada.