Gazte asanbladak film emanaldia antolatu du euskararen egunaren harira
Lezoko Gazte Asanbladak bi film emanaldi antolatu ditu biharko euskararen egunaren harira. Haurrei begira antolatu du lehen emanaldia 18:00etan musika eskolako areto nagusian. Bertaratzen direnek Karramarro uhartea filmarekin gozatzeko aukera izango dute.
Bigarren emanaldia gatze eta helduei begira antolatu du 22:30ean, leku berean. Horientzat Urte berri on amona filmaren emanaldia egingo dute.
gazte asanbladatik herritar gzutiak animatu dituzte ekimenarekin bat egitera.
