Altzibarko mugikortasun eredua aztertuko dute ostiralean
Hilabete batzuz indarrean egon den mugikortasun eredua aztertzeko batzarra izango da
Oiartzungo Altzibar auzoko mugikortasuna hobetzeko neurriak hilabete batzuetan indarrean egon ondoren, horien gaineko balorazioa egiteko garaia iritsi dela uste du udalak. Hori egiteko batzarra egingo dute, hilaren 12an, 19:30ean, auzoko eskoletan.
Duela hilabete batzuetako gaia da. Orduko hartan, auzoko mugikortasuna arintzeko eta oinezkoek behar bezalako segurtasuna izan dezaten hainbat eredu proposatu zituen Oiartzungo Udalak, eta horietako bat aukeratu zuten auzokoek, indarrean jarriz. Horren inpresio eta iritziak jaso nahi ditu udalak.