Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendu dute bertsolaritza eta dantza uztartzen duen ikuskizuna.
Ikuskizuna Unai Elizasuren ideia bat du oinarri, eta Aiert Beobidek gidatu du zuzendaritza artistikoa. Dantzarien artean, Gotzon Poza pasaitarra dago. Bertso saio baten entzule dantzariak jarri dituzte, eta haiengan harilkatzen diren sentipenak oinarri, eraikitzen da ikuskizuna. Pasaian lehen aldiz taularatuko da
ErrimakOinetan ikuskizuna, ostiralean, 19:00etan, Antxoko Azokan.
Sarrerak 5 euro balio dute eta Mimos, Kamio eta Leunda tabernetan eros daitezke.