Dani Lopezek zuzendutako lanak Antxoko gune autogestionatuaren gaineko historia laburbiltzen du, Kampsa okupatu zutenen testigantzak jasoz.
Kampsa, 20 años de sueños y escombro dokumentala online ikus daiteke lehengo ostiralaz geroztik. 1992. urtean okupatu zuten Kampsa Antxoko eta inguruko beste herrietako hainbat gaztek, eta bi hamarkadatan zehar, gune erreferentziala izan zen,
underground munduarentzat. Kontzertu mitiko ugariren sorleku ez ezik, skate munduko zaleentzako topagune bihurtu zen Kampsa.
Dani Lopezek zuzendu du gune okupatuaren gaineko lana. Lopezek gertutik jarraitu zuen Kampsaren bilakaera, besteak beste, bere historiaren protagonistetako bat izan zelako. Dokumentala hainbat zinema jaialdi eta azokatan erakutsi ondoren, orain Interneten ikus daiteke doan.