LOMCEri "ez" esateko arrazoiak, bihar, Oiartzunen
Leire Barrerak Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legeari buruzko xehetasunak emango ditu, udaletxean, 19:30ean hasita.
Oiartzungo Azmarrin taldeak herritarrei eztabaidarako eta gogoetarako gaiak mahai gainean jartzen jarraitzen du. Horren adibide da bihar (asteazkena, hilak 10), udaletxeko pleno aretoan antolatu duten hitzaldia: LOMCEri ez! Baina zer da LOMCE? izenburuarekin Leire Barrera Hezkuntza Plataformako kideak azalpenak emango ditu. 19:30ean hasiko da.
Azmarrinen ustez, denen ahotan dagoen gaia da LOMCE, “txarra dela, kontra egin behar zaiola… Baina ongi al dakigu zer esaten duen Espainiako Gobernuak inposatu nahi digun lege berri horrek?”. Legeak izan ditzakeen ondorioez ere mintzatuko dira bihar.
Barreraren hitzaldiaren ondoren, solasaldi irekia egingo dute.