Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika eskoletako 2.500 ikasle bilduko ditu Musikaldiak maiatzean

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen baitan biltzen diren eskoletako 2.500 ikaslek hartuko dute parte maiatzaren 9an, Errenteria-Oreretan egingo duten Musikaldiaren XII. ekitaldian. Eurez gain, udalerriko musika eragileek ere ekitaldiak egingo dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/12/09
Musikaldiaren hamabigarren ekitaldia ospatuko dute maiatzaren 9an Errenteria-Oreretan. Bertan, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen baitan biltzen diren eskoletako 2.500 ikaslek hartuko dute parte. Jaialdi hori bi urtez behin antolatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko herri batean. Gaur egin dute ekitaldiaren aurkezpena. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, horrelako ekitaldi “garrantzitsu” bat Errenteria-Oreretan antolatzea “harro egoteko modukoa da”. Bere ustez, Errenteria Musikaleko ikasleentzako “erakusleiho ezin hobea” izango da Musikaldia. Gogorarazi duenez, egun 900 ikasle dituzte, hainbat taldetan banatuta. Bestalde, Errenteria-Oreretak kultura arloan “ahalmen handia” duela erakusten duela nabarmendu du Mendozak, eta hainbat eragile ari direla musika lantzen. Iragarri du eurekin bilera egingo dute urtarrilean, maiatzaren 9ko egitaraua biribiltzeko asmoz. Azkenik, Musikaldiak musikarien senide asko erakarriko ditu udalerrira, eta “ostalaritzak eta komertzioak eskertuko dutela uste dut”.
Musikaldiaren aurkezpena

Musikaldiaren aurkezpena

Jaialdiak, hiru zati Errenteria Musikaleko zuzendari Begoña Lasartek egitarauaren xehetasunak eman ditu. Horrela, hiru partetan banatuko dute jaialdia. Lehenik eta behin, goizean, Errenteria-Oreretako hainbat puntutan —kalean gehienbat, baina estalpean ere— joko dute. “Gune batzuk finkatuko ditugu, musika mota ezberdinekin”, azaldu du Lasartek. 19:00etatik  aurrera, herriko musika eragileek zehazteke dauden hainbat jarduera antolatuko dituzte. Tartean, berriz, Anoeta estadiora joango dira musikariak. Izan ere, Donostia 2016 hiriburutzaren baitako ekitaldia antolatu dutela jakinarazi du Mikel Mate Donostiako Udal Musika Eskolako zuzendariak. “26 estatutatik etorritako musikariek joko dute Anoetan, eta tartean egongo dira Nafarroako musika eskolek Tafallan egingo duten topaketan parte hartzen dutenek”, adierazi du. Ekitaldiaren helburua “herritarrak musikaz bizitzea” dela jakinarazi du. Tonuan jarri Aurkezpenaren bukaerarako utzi dute ekitaldiaren logoaren berri ematea. Irune Balenziagak aurkeztu du: Tonuan jarri izango da leloa. Kultura zinegotziaren arabera, “esaldi hori asko erabiltzen dute musikariek, eta, egun horretan bertan, elkar ezagutzen ez duten musikari askok joko dute”. Gainera, leloa zein logoa “alaia eta positiboak” direla gaineratu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.