Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aizeatxoren eskutik helduko da Santomas azoka hogeita zortzigarrenez, hilaren 21ean

Hogeita hamalau postu izango dira guztira Santomas azokan. Herritarrak zein inguruetatik datozenak baserritarrez jantzita etortzeko azokara eskatu du Santomas batzordeak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2014/12/13
Santomas batzordea Abenduaren 21a gainean dela eta Santomas egunerako antolatu duen egitaraua aurkeztu du gaur goizean Errenteria-Oreretako Santomas batzordeak. Baserritarrez jantzita egin dute aurkezpena aurten ere azokaren erdigune bihurtuko den Zumardian. Izan ere baserritar jantziekin azaltzeko Santomas egunean eskatu diete ferira hurbiltzen diren herritar zein inguruetako lagun guztiei. Santomas Azokarena ezinbesteko hitzordua bilakatu dela urteen poderioz ekarri dute gogora, “geroz eta gehiago dira gainera inguruetatik bisita egiten digutenak ere”. Horren harira antolakuntza lanetan aritu diren lagunek, horretan jarraitu nahi dutela urtez urte gaineratu dute, “hori da gure apostua, horren gurea den jai hau handi egiten jarraitu nahi dugu”. Hogeita zortzigarren aldia izango du azokak aurten, eta udalarekin batera hainbat elkarte aritu dira lanean egitaraua eta jaia bera posible egiteko. Herritarrek herriarentzako egindako festa izango dela Santomas azoka. Parte hartzaileak berriz, Ereintza dantza Taldea, Oiartzu Batxilergo Eskolako ikasleak, Gaztelan, Sputnik, Telleri, Gamon Kirol Elkartea, Landarbaso abesbatza, Oarso taldea, Txosna Batzordea, Ikasle Abertzaleak, Gazte Asanblada, Iraultza Dantza Taldea, Landare elkartea, Xenpelar AEK euskaltegia, Koldo Mitxelena Institutua, Alaia, alaitasuna, Ascacion Republicana eta udala bera dira. Gamon Zumardia jaiaren erdigunea Gamon Zumardia izango da aurten ere azokaren erdigunea, baina inguruko kaleak ere girotuko dituzte postuekin eta kaleetan barrena arituko dire musikariekin. Bireri Txikin eta Zumardian izaten diren postei, aurten Foru Plazan jarriko dena gehitu behar zaio, “helburua azoka bera herriko beste gune batzuetara zabaltzea da”. Guztira txistorra salmenatrako hamar postu izango dira. Baserritar eta artisauen postuak ere ez dira faltako aurten: zazpi baserritar izango dira eta 17 artisau. Txikienen gozagarri izaten diren animaliek ere ez dute hutsik egingo Santomas azokan, ezta protagonista izten den txerriak ere. Aizeatxo izango das azokaren izarra aurten. Lasarte-Oriako Telleri baserritik helduko da txerria. Urteo bezala txerriaren pisua asmatzeko porra egingo dutela gogorarazi dute antolatzaileek eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Jantzi ederrenak ere izango du saria, eta baita txistorrik xamurrenak ere. Azokara hurbiltzen direnei edalontzi berrerabilgarriak eramatera deitu dituzte azkenik batzordekoek, “garbitasuna eta bideragarritasuna hobetze aldera”. Eta postuetan euro batean eskuratzeko aukera izango dela esan dute. Gonbita egin diete, azkenik, herritar zein inguruetako herrietako bizilagun guztiei ere “Errenteria-Oreretako Santomas egun ederraz gozatzeko”. Egitaraua:
  • 11:00: Azokaren irekiera.
  • 11:00: Udal Txistulari taldea
  • 11:30: Pregoia
  • 11:30-13:30: Herri kirolak haurrentzat Agirre Lehendakariaren plazan
  • 12:00-14:00 eta 16:30-20:30: Baserritar jantzien erakusketa Kapitain Etxean
  • 12:00: Bertsolariak
  • 16:00: Herri kirolak
  • 16:30 Herriko haur trikitilariak kaleetan zehar
  • 18:00: Txaranga eta Amulletako danborjoleak herriko kaleetan
  • 18:00: Jauziak (Mutxikoak)
  • 19:00: Dantzadi taldearen eskutik dantzaldia
  • 20:30: Sari banaketak: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrenaren saria, eta postuetako txistorra xamurrenaren saria
http://youtu.be/njAxCrthQKA
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.