Egunez eta orduz aldatu dute baratza ikuskaritza
Astelehen arratsaldean ziren baratza ikuskaritza egitekoak baina hitzordu hori, astearte goizera aldatu dutela jakinarazi du udalak. Horrenbestez, astartea 16an 10:30etik 11:15era bitartean izango da ikuskaritza. Ikuskariak baratzaren jarraipena egingo du eta erabiltzaileen zalantzak argituko ditu.
Itxaron zerrenda hutsik
Baratza guztiak esleituta badaude ere, itxaron zerrenda hutsik dagoela jakinarazi du udalak. Izena eman nahi dutenek, udal erresgritora jo behar dute eta bertan eskaera orria bete.