Haurrei begira tailerrak eta ipuin kontaketa antolatu dituzte gaur Lezon
Gaur arratsaldean tailerrak antolatu dituzte txikienentzat Lezon. Hiru gune ezberdinetan olentzeroak egiten ariko dira 16:00etatik aurrera, Lopene, Saldise eta Gurutze santuaren plazan. Olentzero horiek gero herriko hainbat puntutan jarriko dituzte apaingarri gisa.
Tailerrak amaituta berriz, 18:00etan, ipuin kontaketa izango dute Gezalan. Udalak atzo aurkeztu zuen Oroitzene Lezoko sorgina ipuina kontatuko du Apaxik.