
Balorazio positiboa egin du Andreone Liburutegiak I. Orribakar Literatur Lehiaketaren gainean. Izan ere 85 lagunek hartu dute parte maila ezberdinetan. Sariak berriz, atzo arratsaldean bertan banatu zituzten Andreonen. Maila bakoitzean bi irabazle izan dira. A Mailan, (6-7 urte) Elene Telletxea Yarzabalen
Herrihandi eta Maddi Artola Sarasolaren Zabarre eta
Oroitzene lanak saritu ditu epaimahaiak. B Mailan (8-9 urte), Aimar Aginaga Errasti eta Endika Osa Urkizu izan dira garaileak
Adreilu lapurra eta
Esku trebeak lanekin, hurrenez hurren.
D Mailan (10-11 urte) Ibai Olaziregi Landabururen
Txiste laburrak lana eta Sofia Vazquez Arenaren
Mirari eta Elurren abenturak izan dira onenak. Araitz Sarasua Zinkunegi eta martin Ruiz Egaña izan dira E Mailako onenak (12-13 urte). beraien lanak berriz,
Gehiago ez eta
Lezo 1936, hurrenez hurren. F Mailan, azkenik, (14-15 urte) Amaia Resende Egiluz
Aurrera egiteko garaia da lanarekin eta Ilargi Zipitria Sinde
Ez nuen ezer, dena onartu nuen arte lanarekin izan dira saridunak.