Urtero bezala, Pirritx Porrotx eta marimotots pailazoak Bekoerrotan izango dira urtarrilaren 5ean. Txo MikMak Txikia ikuskizun berriarekin helduko dira Lezora, eta hura ikusteko sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai 9:00etatik aurrera. Bost euro balio dute sarrerek, eta hiru urtetik beherako haurrek ez dute ordaindu beharko. Sarrerak eskuratzeko berriz, Bekoerrota kiroldegira, Kultura sailera edo Xenpelar Dendara (Errenteria) joan behar dute interesdunek.
Internet bidez ere eros daitezke.