40 kiloko itsas zapoa salduko dute bihar Pasaiako lonjan
Atzo arrantzatu du zapo erraldoia 'Gaztelugatxeko Doniene' ontziko Iñigo Oronozek
Eguraldiaren eraginez, lehengo astean lehorrean geratu behar izan dute arrantza-ontziak, eta ondorioz, asteburuan irteteko baimena izan dute. Pasaiako kofradiako ‘Gaztelugatxeko Doniene’ ontziko Iñigo Oronozek, 40 kiloko itsas zapo zarra arrantzatu zuen atzo arratsaldean, eta Kepa Deun kofradiako iturriek jakinarazi dutenez, bihar irtengo da salmentara, Oronoz bera, deskarga egin bezain laster berriz ere itsasoratu zelako atzo. Bihar goizaldean salduko dute zapoa, armadorea porturatuta.