Eraikinaren parera bizitzera etorritakoei Luzuriaga Martxan iniziatibaren gaineko informazioa zein eraikinaren balio arkitektonikoari buruzkoak helarazi dizkiete, postontzietan banatutako esku-orriaren bidez.
Luzuriaga Herri -Ola prozesua bukatuta, auzolanari ekin dio berriro ere
Luzuriaga Martxan iniziatibak. Lehengo larunbatean hamarnaka herritar izan ziren bulegoen eraikinean lanean. Bulegoen eraikineko kanpoaldeko fatxada zuritzen egon ziren batzuk, eta beste hainbat,
M-Etxeko – Arkitekturaren Ikerketa Elkartea– kiden laguntzaz gela bat sortzen aritu ziren.
Etorri berriei informazioa helarazten
Luzuriagara bizitzera heldu berri diren familiei proiektuaren gaineko informazioa ere banatu zieten larunbatean. Esku orriak banatu dituzte babes ofizialeko 144 etxebizitzetan, eta atarietan ere jarri zituen informazio orriak.