Zuhurtziaz hartu du Herrera Herrirak aldundiaren iragarpena
Udalak "pozik" hartu du berria, eta aurrerapausotzat jo du, "blokeo egoera batean aldundiak apustu garrantzitsua" egin duelakoan.
Zirizako parte hartze prozesua aurkezteko deitutako prentsaurrekoan baliatuta, aldundiak lehengo ostiralean bertan jaurlaritzari Kaiko Herrera erosteko egindako enplazamenduari buruzko balorazioa egin zuten Udalak eta Herrera Herrirak. “Balorazio sakonagoa” egiteko, biek egin zuten albistearen balorazio positiboa. “Edukietan sartu beharko dugu orain, eta baita baita beste erakunde inplikatuek ematen duten erantzunetan eta hartzen duten erantzukizunetan”.
Pozik baina zuhurtziaz
Tentuz hitz egin zuen Herrera Herrirako Iñaki Aristik balorazioa ematerakoan. Balorazioa egiteko taldean ez direla bildu aurreratu zuen, baina “debatea mahai gainean” delako poza agertu zuen, eta lorpena “pasaiako herritarrei” egotzi zien. Balorazio “lehen begiratuan positiboa behar duela” esan zuen Aristik, baina, kezka agertu zuen, “aldundiak ez duelako argi eta garbi esan bere egiten duenik Herrera Herriraren proposamena”. Aristiren arabera, aldundiak Kaiko Herrera erosteko enplazamendua egin dio jaurlaritzari, baina argitu gabe berak zer egingo duen jaurlaritzak Kaiko Herrera erosteko prest agertuko ez balitz. Horrek “zalantzak” eragiten dituela adierazi zuen Aristik.
Jakinarazi zutenez, aldundiari ez ezik, jaurlaritzari ere helarazi diote eskaera, aldundiari igorritako termino berberetan, lehengo ostegunean bertan.