Gabonetako oporren aurreko azken eskola eguna izango dute gaur Xenpelar AEKko ikasleek, eta modu berezian agurtu dute hurrengo urtera arte ikasturtea: taloak egiten.
Ura epeldu eta arto-irin artean eroso mugitu dira, euskaraz etengabe euren artean taloak osatzea lortu duten arte. Plantxan jarri eta behin erreta txistorra goxoz bete dute Santomas feriko bezperetan.
“Helburua beraien artean harremanetan jartzea” dela esan du Idoia arbelaitz irakasleak, “talde ezberdinetako jendea dago eta euren arteko ezagutza bultzatzea da helburuetako bat”. Bestea eta garrantzitsuena, euskaraz hitz egiteko guneak sortzea dela nabarmendu du.
Gabonen aurreko azken eskola eguna, gustura gogoratuko duten zalantzarik ez da, txistor eta talo usainak lagunduta.