Bigarren eskuko azoka izango da Saldisen larunbatean
Bigarren eskuko azoka antolatu dute larunbaterako Saldise plazan. Orain arte hilaren lehen larunbatarekin egiten zuten azoka, baina hemendik aurrera hileko hirugarren larunbatean egingo dutela azaldu dute arduradunek. Besteak beste, arropa, oinetakoak, liburuak eta jostailuak erosteko aukera izango dute Saldise plazara joaten direnak 10:00etatik 14:00etara.