Euskadi Etorbidean berritze lanen fase berri bati ekion diote
Hainbat txukuntze lan egingo dituzte, eta autoen abiadura mugatu, oinezkoen eta bizikleten trafikoa ahalbidetzeko.
Azkuene kaleko sarreraren parean espaloia moldatzen hasi dira autobus geltokiari leku egiteko, eta Correos eraikinaren atarian, bestetik, autoentzako eta motorrentzako aparkalekuak margotuko dituzte. Bestetik, kalearen erdialdean bide-seinaleak jarriko dituzte, bai lurrekoak baita horizontalak ere. Autoei gehienez 20 kilometro orduko abiaduran ibil daitezela adieraziko zaie seinale bidez, oinezkoekin eta txirrindulariekin bidea konpartitu ahal izateko. Bizikleta batzuk ere margotuko dira lurrean hura bizikletentzako eremua dela adierazteko. Azoka parean, bestalde, dagoen karga eta deskarga eremua tokiz aldatuko dute bisibilitatea ez oztopatzeko. Motorren aparkalekua zebrabidearen ondoan jarriko dute, eta haren lekuan zamalanetarako eremua. Bukatzeko, Lasa zenaren parean espaloia zabalduko dute, oinezkoek espazio gehiago izateko, eta Euskadi Etorbideko erdialdera sartuko diren autoen abiadura moteltzeko.