Hasi dira erretako etxeak eraisteko lanak
Sutetik ia urtebetera, etxeak botatzen hasiko dira; lanek ez dute trafikoan eragingo.
Trintxerpen hasi dira iazko Urtezaharrean erretako etxeak botatzeko lanak. Udalak jakinarazi duenez, Euskadi Etorbidean momentu puntualetan baino ez dute trafikoa moztuko. Garabi bat jarriko dute Kaiko Herrerako aldean eta hondakinez betetako kontainerrak kalearen alde batetik bestera mugitzen dituzten moztuko dute errepidea. Aldez aurretik, sortu daitezkeen arazo eta enbarazuengatik barkamena eskatu du dalak. Era berean, kaltetutako bizilagunek normaltasunera itzultzeko egiten ari diren urratsengatik pozik agertu da.