Sasoi berriko laugarren kantujira egingo dute larunbatean. Betiko moduan, aiton Bordatik abiatuko da 12:00etan eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdiak eginda Gurutze Santuaren plazan amaituko da. Kantu Jirako arduradunek herritar guztiak animatu dituzte kantu jiran parte hartzera. Horretarako abestien kopia liburuxka Aiton Bordan, Aizpean edo musika eskolan jaso dezakete.