Kantujira solidarioaren entsegua egingo du bihar gazte asanbladak
Kantu jira solidarioa egingo du Lezoko Gazte Asanbladak hilaren 24an. Dirua eskatu beharrean, elikagaiak jasotzea du helburu ekimenaren bidez, Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratzeko. Hori prestatzeko entsegua egingo du Tiñelun bihar, ostirala, 22:00etan, eta bertaratzeko deia luzatu die lezoar guztiei. Entsegua amaituta luntxa egingo dutela gaineratu dute gazte asanbladako kideek.