Ttur-ttur euskaltzaleen elkarteak eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari onura atera diezaiokete, aurten ere, herriko merkatariek. Beharrezkoa duten euskarazko materiala doan eskura dezaketela gogorarazi dute. Besteak beste, honako zerbitzuak eskainiko dituzte:
Merkealdia,
Eskaintzak edo
Lehen/Orain jartzen duen tirak; ehunekoen txartelak; jendaurrean jartzeko kartelen itzulpena; fakturak, albaranak edo ordainagiriak egiteko taloitegiak…
Zerbitzu horiek dohainik izango dira, eta urteko beste edozein momentutan ere eska daitezke. Ttur-tturrekin harremanetan jarri behar da horretarako, Fermiñene etxetik pasata (Aialde kalea 2, 1. solairua), telefonoz (943 26 01 82) edo e-postaz (
merkatari.ostalari.tturttur@gmailcom).