Urtea "arduraz" hasteko eskatu du Pasaiako alkateak
Amaia Agirregabiriak 2014ko lehen minutuetan sortutako sutea gogorarazi du. “Zantzu guztien arabera”, esan du, “ontzietan erabiltzen diren bengala batek su beldurgarria piztu zuen”. Urte berriaren ospakizuna udalerriko 42 familiarentzat “etsipena” bilakatu zela nabarmendu du, eta horregatik, pasaitarrei eskatu die urtea “arduraz” hasteko. “Norberaren ospakizunengatik ez dadila beste inor inoiz kaltetu”, gaineratu du.